Aramaion hasiko da I. Señora sariketa apirilaren 17an

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko api. 12a, 12:54

Hainbat emakume bertsolarik eta bertsozale feministek antolaturiko bertso saioei hasiera emango diote zapatuan Aramaioko kultur etxean. Hamalau emakume bertsolarik hartuko dute parte horien artean hainbat debagoiendarrek, besteak beste, Oihana eta Haizea Arana ahizpa eskoriatzarrek, Paula Amilburu aramaioarrak eta Ainhoa Agirreazaldegi elgetarrak.

Sariketaren lehenengo kanporaketa Aramaioko kultur etxean izango da apirilaren 17an, eta bertan kantuan arituko direnak izango dira honako hauek: Haizea Arana, Oihane Perea, Itxaso Piquer, Maddi Aiestaran, Miren Artetxe eta Alazne Untxalo. Ainhoa Urien izango dute gai-jartzaile horiek.

Bigarren kanporaketa Mutrikuko Kalbarioko ermitan jokatuko da apirilaren 24an, eta han izango dira honko bertsolariak: Oihana Bartra, Saioa Alkaiza, Ainhoa Agirreazaldegi, Oihana Arana, Paula Amilburu eta Aissa Intxausti. Maite Berriozabalek gidatuko ditu horiek.

Finala, berriz, Lesakako Arrano tabernako terrazan, maiatzaren 8an izango da. Saio hartarako sailkatuko dira Aramaioko eta Mutrikuko saioetatik bina bertsolari, eta beste bi bertsolariak dagoeneko sailkatuta daude señora izateagatik; bi horiek zeintzuk diren ez da jakingo eguna iritsi arte.

Zapatuko saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta sarrerak, Aramaioko kultur-etxean edo bertsosarrerak.eus webgunean erosi ahalko dira.

Señora izaeraren aldarria

Ekimen hau zenbait emakume bertsolarik eta bertsozale feministek antolatu dute tokiko herri eragile eta mugimendu feministako kideekin elkarlanean. Umorea tresna nagusi gisa erabiliz, señora izaerari aldarri egingo zaio. "Kontzeptu lausoa baita señora izatea, zehazten zaila, baina aldi berean, guztiok ulertzerko gai garena", diote antolatzaileek. Horrela, belaunaldien arteko sareak indartu eta emakume bertsolarien ahalduntzean pauso bat gehiago ematea da Señora sariketaren asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak