Arabako probintzia mailako txapeldunak dira Markel Arriolabengoa eta Xabi Errasti aramaioarrak, Gasteizko Ogeta pilotalekuan zapatuan jokatutako finalean 22-13 irabazi ostean. Aramaioarrek Omar Torres eta Aitor Alava bikotearen aurka neurtu zituzten indarrak.
Gazte mailako finala izan zen.