'Emakumeak mugimenduan' tailerra egingo dute apirilaren 17an

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko mar. 30a, 11:42

Amaia Arantzabal, Oihane Vicente eta Idoia Asurmendi.

Gorbeialdeko Berdintasun sailak antolatuta Emakumeak mugimenduan tailerra egingo dute apirilaren 17an, 11:00etan. Oihane Vicentek gidatu du saioa eta zuzeneko musika jarriko dute Amaia Arantzabalek eta Idoia Azurmendik. Aurrez eman behar da izena.

Tailerra eskolako gimnasioan eskainiko da, apirilaren 17an, zapatua, 11:00etatik 12:30era bitartean.

Oihane Vicente irakasleak gidatuko du saioa eta zuzeneko musikaz arduratuko dira Amaia Arantzabal bergararra eta Idoia Asurmendi aramaioarra. Dantza mugimendu terapian oinarritutako saioa izango da eta ez da zertan dantzan jakin beharrik izango.

Aurrez eman behar da izena, apirilaren 9a baino lehen, berdintasuna@gorbeialdea.eus helbidean edo WhatsApp-ez 680 33 78 70 telefono zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak