Landaguneetako plan bereziak ikusgai daude; Udaleko arkitektoarekin kontsulta egiteko aukera egongo da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko mar. 18a, 13:29

Argazkia: artxiboko irudia.

Arexola, Arriola, Barajuen, Uribarri, Suña eta Zabola arautuko dituzten plan bereziak ikusgai daude Udaletxean. Zalantzaren bat duenak arkitektoarekin egin dezake kontsulta.

Otsaileko osoko bilkuran onartu zuten planei hasiera ematea; eta martxoaren 8an argitaratu zuten Arabako Aldizkari Ofizialean horren berri; hala, dagoeneko zabalik dago alegazioak jartzeko epea.

Hain zuzen, maiatzaren 17ra arte ikusgai egongo dira planak udaletxean, eta beharrezkoak diren alegazioak jartzeko aukera egongo da.

Aramaion dauden hamaika landaguneak arautu nahi dituzte plan bereziekin. Bi fasetan egingo dute: lehenengo honetan, Arexola, Arriola, Barajuen, Uribarri, Suña eta Zabola auzoak arautuko dituzte. Gainerako bostak aurrerago egingo dituzte –dagoeneko lanean dihardute–.

Zalantzaren bat duenak arkitektoarekin egin dezake kontsulta, arkitektoa@aramaio.eus helbidera idatzita edo martitzenetan aurrez aurreko hitzordua hartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak