'Mendian hil, hirian hil' dokumentalaren hirugarren emanaldia egingo dute, apirilaren 18an

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko martxoaren 17a

Mendian hil, hirian hil dokumentala domekan eskainiko dute, bigarren aldiz. Herritarren partetik izan duen harrera ona ikusita, hirugarren emanaldi bat antolatu dute.

Dokumentalaren bigarren emanaldia domekan eskainiko dute, 19:00etan. Bigarren aldi horretarako ere sarrera guztiak agortu dira.

Hori horrela, Udalak erabaki du beste emanaldi bat egitea, apirilean. Emanaldi hori apirilaren 18an izango da, domeka. Sarrerak aurrez erreserbatu beharko dira, Internet bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak