Tuppersex eta ipuin erotikoen saioak plazera eta barrea elkartuko ditu

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko mar. 10a, 22:40

Tuppersex eta ipuin erotikoen saioa eskainiko dute zapatuan Udaletxeko osoko bilkuren aretoan Inma Merino sexologoak eta Virginia Imaz pailazoa eta ipuin kontalariak. 10:30ean izango da hitzordua eta aurrez eman beharko da izena.

Interesa duenak berdintasuna@gorbeialdea.eus helbidera idatzi, edo 680 33 78 70 telefono zenbakira deitu beharko du izena emateko.

Inma Merino sexologoa da, eta genero indarkerian aditua. Virginia Imaz, aldiz, pailazoa eta ipuin kontalaria. Bien artean sortu duten saioak lau atala izango ditu: Virginia Imazek ipuin erotikoak kontatuko ditu atal batetik besterako tartean.

Kulparik gabeko plazera

"Aldarrikatzen dugu kulparik gabeko plazera sentitzea, gure gorputzarekin adiskidetzea, fantasiak... Konturatu gara, herri txikietan, zaila izaten dela jendeak galderak egitea, edo komentarioak... azken finean, euren intimitatearen inguruan gehiegi jakin ez dadin. Baina, konturatzen gara, saioan aurrera egin ahala, giroa aldatu eta lasaitu egiten dela", azaldu du Imazek.

Pandemia hasi zenetik ez dute saiorik egin; hori horrela, hau izango da lehena: "Amaieran, jendea gerturatzen da jostailu erotikoak ukitzera... baina, egoera honetan hori ez da posible izango".

Plazera eta barrea

Plazerak eta barreak bizitzarekin konektatzeko balio dutela dio:"Buruarendako onak dira, eta ez dute albo-ondoriorik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak