Esne bilketa egingo dute Lesbos uharteko errefuxiatuendako

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko mar. 10a, 09:40

Artxiboko irudia.

Zaporeak elkarteak deituta esne bilketa egingo dute egubakoitzean eta zapatuan. Aramaion, Kintelena dendan jasoko dituzte esne kaxak. Horrez gain, Bizum edo transferentzia bidez dirua emateko aukera ere eskainiko dute.

Esne bilketa egingo dute egubakoitzean eta zapatuan. Helburua da Lesbos –Grezia– uharteko Kara Tepe errefuxiatuen kanpalekuan daudenei oinarrizko elikagaiak bidaltzea. 

Esne osoa

Egubakoitzean, 17:00etatik 21:00etara, eta zapatuan, 9:00etatik 14:00etara, esne kaxak jasoko dituzte Kintelena janari dendan. Behi esnea eskatu dute, osoa, eta iraungitze data luzea duena. Modu horretan, hemen batutako esnearekin eta han erositako frutarekin 7.200 migratzaile lagundu nahi dituzte, oinarrizko elikagaiak eman eta negua pasa ahal izateko.

Ekarpen ekonomikoa

Dirua emateko aukera ere egongo da: Bizum bidez –Zaporeak kodea 00435 da–, edo transferentzia eginez. Horretarako bi aukera daude:

  • Kutxabank ES32 2095 5011 80 9115250322
  • Laboral Kutxa ES71 3035 0103 88 1030035880

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak