Pintaketez josita agertu da gaur goizean Aramaioko anbulatorioa. Aitor etxera eta Buelta orain dioten pintaketak dira. Ez dago argi zer esan nahi duen pintaketa horiek egin dituenak edo dituztenek.
Herrian zeresana sortu duen gaia izan da, izan ere Aitor Montes medikuari zuzendutako mezuak dira. Horrelako ekintzak lekuz kanpo daudela salatu dute zenbaitek, tartean, Aramaioko Gazte Asanbladak. ATGA-k sare sozialetan zabaldu duen mezuaren bitartez "pintaketak salatu" eta "medikuari babesa" erakutsi nahi izan diote. Ekintza anbiguotzat jo dute gertatutakoa, eta horrelakoak "lekuz kanpo" daudela gehitu dute. Osasun langileak "bakean" uzteko deia ere egin dute.