Martxoaren 31ra arte eman daiteke izena Uemaren Salto udalekuetan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko ots. 26a, 15:00

Argazkia: uema.eus

Uemak antolatzen dituen Salto udalekuetan izena emateko epea zabalik da dagoeneko; martxoaren 31ra arte egongo da horretarako aukera.

Udalerri euskaldunetako gazteendako topaketak ekainaren 28tik uztailaren 4ra bitartean izango dira. Beste urte batzuetan egin izan duten moduan, udaleku ibiltaria izango da: Zumaian hasiko da eta Lekeition amaituko dute bidea gazteek.

14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako udalekua izango da. Helburuak izango dira: euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea.

Gazte bakoitzak 89 euro ordaindu beharko ditu; eta 50 lagunendako lekua egongo da. Kantaldiak, kontzertuak, jolasak... izango dituzte. Uema.eus atarian edo 943 81 66 99 telefono zenbakian eman daiteke izena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak