Txertoa Arrasaten jarriko dute. Horren harira, azaldu dute ezintasunen bat dutenek etxean jasoko dutela txertoa, baina ez hala eskatuta. "Beste guztiei Arrasaten emango zaie", gehitu dute.
Gogora ekarri nahi izan dute txertoa jartzea ez dela derrigorrekoa.
Bestalde, anbulatorioko arduradunek argi utzi nahi izan dute txertoa jartzeko ez dela medikuaren baimenik behar, ezta osasun azterketarik edo odol analisirik ere."Txertoa guztion eskubidea da eta dagoenaren arabera eta lehentasunen arabera banatuko da. Ez da eskatu behar", azaldu dute Aramaioko anbulatorioko arduradunek.