Orixolek liburutegian utziko ditu mendiko federatu txartelak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko otsailaren 18a

Orixol mendi martxa. Artxiboko irudia.

Orixol Mendizale Elkartea 2021eko federatu txartelak banatzen dabil. Lan hori samurtze aldera, Aramaioko liburutegian utziko dituzte txartelak, nahi duenak handik pasa eta jasotzeko.

Federatu txartela oraindik jaso ez duenak Aramaioko liburutegian izango du horretarako aukera. Gaur, eguena, 18:00etatik aurrera liburutegian jaso ahal izango dira txartelak.

EAE barruan mugitzek aukera

Orixol Mendizale Elkarteak beharrezkoa ikusi du aukera hau eskaintzea; izan ere, aurrerantzean, EMFko federatuek aukera izango dute udalerriko mugak gainditu eta mendira joateko EAE barruan –federatuta zauden kirola egitera–.

Nabarmendu dute txartelen bat faltako balitz Orixol M.E.ra deitzeko.

Bestalde, barkamena eskatu nahi izan dute federatu txartelak banatzerakoan izan dituzten eragozpenak direla eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak