Interesa dutenek liburua maileguan har dezakete liburutegian; gainera, hurrengo solasaldietarako ere sistema bera erabiltzeko aukera izango dute.
Gailur ekaiztsuak –Wuthering Heights– Emily Bronteren eleberri bakarra da. 1847an argitaratu zen, Ellis Bel izenaren pean. Lana literatura ingeleseko klasikotzat hartzen da gaur egun, baina kritiko garaikideek ez zuten hain argi ikusi; eleberri gatazkatsutzat hartu zen, krudeltasun fisiko eta mentala modu ezohikoan aipatzen zuelako. Gainera, eleberriak genero ezberdintasunak zalantzak jartzen ditu, eta garai hartan hori ez zen ohikoa.
Euskarazko itzulpena 2017an egin zuen Irene Aldasorok; 2018an, Euskadi Literatura saria irabazi zuen, itzulpengintza arloan.