Domekan, otsailaren 21ean, eskainiko dute Mendian hil, hirian hil dokumentala Aramaioko kultura etxean. Emanaldiaren ondoren Iñaki Peña zuzendariarekin eta Eider Ballina editorearekin solasaldia egiteko aukera egongo da.
Euskarazko lan onena
Dokumentalak euskarazko lan onenaren saria irabazi du Bilbao Mendi Film Festival-ean.
Sarrerak erreserbatu egin behar dira
Emanaldirako sarrera guztiak agortu dira dagoeneko; hori horrela, Kultura sailak erabaki du beste saioa bat eskaintzea martxoaren 21an. 19:00etan izango da bigarren saio hori ere, kultura etxean. Sarrerak online erreserbatu beharko dira.