Zabalik daude berriro ere ludoteka eta liburutegia

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko ots. 17a, 08:24

Kultura etxeko kanpoaldea.

Otsaila hasieran hainbat Udal eraikin ixteko erabakia hartu zuen Udalak; bada, osasun egoerak izan duen bilakaera ikusita, berriro ere zabaldu dituzte horitako batzuk: ludoteka zabalik dago eta liburutegiak ere ohiko dinamika berreskuratu du.

Astelehenean hartu zuen erabakia Udalak: azken egunotako datuak aztertuta, eta ikusirik eskola bere martxa hartzen ari dela, udal eraikinak berriro ere zabaltzea erabaki dute. Hala, ludoteka zabalik dago eta liburutegiak ere ohiko dinamika berreskuratu du. Hori horrela, 12 urtetik beherakoek ere badute baimena udal eraikinetan baimendutako klase edo ikasketak egiteko.

Kiroldegia

Kiroldegiari dagokionez, nabarmendu behar da Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak ezarritako neurriak bete behar direla; izan ere, Aramaio gune gorrian dago. Hala, ez dago baimenduta eskola kirola; eta, kirola bakarka egin ahal izango da bakarrik. Talde profesional edo semiprofesionalen entrenamenduak bakarrik daude baimenduta.

Udal ordezkarien mezua

Udal ordezkariek herritarrei eskatu diete, orain arte bezala, zentzuz joka dezatela: eraikin bakoitzeko protokoloak betez eta arduradunei kasu eginez. Horrez gain, San Martin eskolako kideei "zorionak eta eskerrak eman" nahi dizkie, egiten duten "lan guztiagatik eta egoera latz honetan ere beraien onena" ematen ari direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak