Drogen kontsumoari lotutako arriskuak murrizteari buruzko ikastaroa egingo dute otsailaren 27an, zapatua, Zigoitian. Goiz eta arratsaldez izango da saioa: 10:30etik 14:00etara eta 15:00eta-tik 17:30era.
Eman izena otsailaren 24a baino lehen
Helburua praktika osasungarriak sustatzea da, eta gazteekin lan egiten duten profesionalei zuzenduta dago. Plaza mugatuak izango direnez, aurrez eman behar da izena, epmaraba@yahoo.es helbidera mezua bidalita edo 650 47 17 18 –Koldo– telefono zenbakira deituta.
Otsailaren 24a baino lehen, eguaztena, eman behar da izena. Arabako lurralde historikoan bizi direnei zuzendutako ikastaroa da.
Jaurlaritzaren ziurtagiria
Ez da kuotarik ordaindu behar izango: doakoa da. Osasun egoera dela eta, COVID-19aren aurkako neurriak errespetatu beharko dira. Horrez gainera, bazkaria norberaren kontu izango da: ogitartekoa, tuperra...Ikastaroa egiten dutenek Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiria jasoko dute.