Parte hartu dute emakumeek euskal dantzetan? galderatik abiatuta eskainiko du hitzaldia. Izan ere, XX. mendean errotu den ideia izan da emakumeek ez dutela euskal dantzetan parte hartu. Hori egia edo gezurra den azalduko du Araolazak: eta ideia hori okerra bada nork asmatua den ere azalduko du. Horrez gain, emakumeak dantzatzen baziren nola dantzatzen ziren, gizonek bezala egiten zuten, era bereziren bat ote zuten... Galdera horiei erantzuten saiatuko da Araolaza.
Hitzaldira joan ahal izateko aurrez erreserba egin beharko da. Kezka eta Argia dantza taldeko kide da Araolaza; eta Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan liburua argitaratu zuen 2020an.