Atzo ireki zuten sagardotegia berriz ere Aramaioko Iturrietako arduradunek, abuztutik hona itxita izan ostean. Herrien itxiera perimetrala "sekulako kaltea" izango zela uste zuten arren, aramaioarrak animatu eta lehen zapatuan 25 lagun izan dituzte bazkaltzen. Hala ere, aitortu dute osasun egoera gertutik jarraitzen ari direla, "zabalik jarraitu ahal izateko esperantzarekin".
Aurtengo denboraldia baina, osasun neurriak bermatzeko berezitasunekin dator; mahai bakoitzeko lagun bakarra jaiki daiteke kupelera eta pitxarra sagardoz bete, janaria ere ezin da partekatu eta bakoitzak bere plateretik jan behar du.