Anbulatorioko galdara berriztea proposatu dute Osakidetzako ordezkariek, berogailu sistema hobetze aldera

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko urt. 29a, 10:07
Artxiboko irudia.

OSIko finantza zuzendaria eta mantentze-lanen arduraduna eguaztenean izan ziren Aramaioko anbulatorioa bisitatzen. Berogailu sistemaren arazoa nola konpondu daitekeen aztertu zuten, besteak beste.

Eguaztenean izan zuten Aramaioko anbulatorioan Osakidetzako langileen bisita. Anbulatorioan egin daitezkeen hobe-kuntzak ikustera etorri ziren, hain zuzen, OSIko finantza zuzendaria eta OSIko mantentze-lanen arduraduna. Azkenaldian berogailu sistemarekin izan dituzten arazoak nola konpondu daitezkeen aztertu zuten.

Udal ordezkarien aldetik, Cristina Etxenausia eta Iban Herrarte zinegotziak eta Oier Ezkerra aparejadorea izan ziren bisitan."Bilera positiboa izan da. Anbulatorioko galdara zaharkituta dagoela eta hori aldatu beharra dagoela proposatu dute. Gainera, badago gela bat berogailurik ez duena, eta berogailuak jartzeko proposamena ere egin dute. Azkenik, kanpoaldean errotulu bat jartzeko beharra ere nabarmendu dute".

Proposamen horiek Udalak aztertu beharko ditu, eta ondoren erabakiak hartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak