Aurten ez dute Santa Ageda batzerik egingo

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko urt. 27a, 12:20

Aramaioko hainbat elkartek antolatu izan duten Santa Ageda batzea aurten ez dute egingo. Osasun egoerak baldintzatuta hartutako erabakia izan da.

Bertso Eskolak, Trikiti elkarteak eta Bizente Goikoetxea eta Papargorri abesbatzek antolatu izan dute azkeneko urteetan Santa Ageda batzea. Aurten, baina ez da posible izango usadioari eustea. Herritarrei zuzendutako oharra kaleratu dute aipatutako elkarteek: "Dakizuenez, azken urteotan, urtero antolatu dugu Santa Ageda batzea Aramaixoko Bertso Eskolak, Trikitixa Elkarteak, eta Bizente Goikoetxea eta Papargorri abesbatzek. Aurten, bizi dugun egoera ikusita, ekitaldia ez antolatzea erabaki dugu. Datorren urtean indar eta umore bikoitzarekin, eta eztarriak sano itzuliko gara, etxez etxe eta baserriz baserri kantuan egitera. Bitartean, ondo zaindu!"

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak