Kulturgura lehiaketako galderak zuzen erantzun dituztenen artean banatu dituzte sariak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko urtarrilaren 22a

Gorbeialdeko Kuadrillaren 21. Kulturgura lehiaketako irabazleen izenak eman dituzte argitara: Eduardo Ibarreta, Alex Urquijo, Javier Arbulu eta Yunan Fernandez dira sarituak.

Gorbeialdeko Kuadrillaren 21. Kulturgura lehiaketako irabazleen izenak eman dituzte argitara. Dagoeneko egin dute zozketa, eta bonuen irabazleak dira: Eduardo Ibarreta eta Alex Urquijo –Kirolak dendako bonu bana–; eta Javier Arbulu eta Yunan Fernandez –Elkar dendako bonu bana–.

Galderen erantzunak

Galderak zuzen erantzun dituztenen artean egin dute zozketa; eta galderen erantzun zuzenak zeintzuk diren ere argitaratu dute: Gorbeialdeko Kuadrillako orri markagailu lehiaketaren XV. edizioa izan zen 2020koa; 36ko gerrako kokaguneen dibulgazioaz arduratzen dira Abadelaueta elkartekoak, eta, besteak beste, Keturako ibilbidearen ardura dute; 1863an inauguratu zen tren geltokia Izarrakoa da; esaten da Iruratxi haitzuloan zuela Piztia-k bizitokia; amillena esaten zaio lainoari: desagertutako Mendizabal herrixka Arratzua-Ubarrundia udalerrian dago; eta Santa Engrazia urtegia 1957an inauguratu zuten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak