Aramaiok 35 biztanle gehiagorekin amaitu zuen 2020 urtea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko urt. 18a, 11:19

2020ko erroldako datuen arabera, urtea 35 biztanle gehiagorekin amaitu du Aramaiok. Erroldako datuetan kontuan hartzen diren jaiotza, heriotza eta erresidentzia aldaketa datuak kontuan hartuta, Aramaiok biztanleak irabazi ditu.

2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean bost haur jaio ziren Aramaion: lau mutil eta neska bat; hil, aldiz, hamaika herritar hil ziren, sei gizonezko eta bost emakumezko. Datu horiek kontuan hartuta eta erresidentzia aldaketak kontuan hartuta, 2020an 65 alta eman ziren Aramaion, eta bajak, aldiz, 30.

2020ko urtarrilaren 1ean, 1.442 biztanle zeuden erroldatuta Aramaion; eta 2020ko urte amaieran, abenduaren 31n, 1.477 ziren erroldatuak. Hortaz, 2020. urtea 35 biztanle gehiagorekin amaitu zuen Aramaiok

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak