Jaurlaritzaren azken dekretuak dioenaren arabera dantza talde ez profesionalek ere entseatzeko aukera izango dute aurrerantzean, segurtasun neurriak errespetatuz.
"Azaroaren hasieratik on line klaseak eskaintzen ibili gara baina erantzuna nahiko txikia izan da", azaldu du dantza taldeko zuzendaritzako kide Rosa Mondragonek. Beraz, oso pozik daude berriro ere entsegu presentzialak egiteko aukerarekin.
60 dantzari 6 taldetan banatuta
Aurtengo ikasturtean 60 dantzarik eman dute izena dantza taldean. Sei taldetan banatuta egiten dituzte entseguak. Bihar, eguena, 16:00etan hasiko da lehenengo taldea, eta jarraian beste bi talde 19:00ak arte; barikuan, 17:15ean hasiko dituzte entseguak eta 20:00ak arte arituko dira dantzan.