Aramaioko Argindar Banatzaileak tekniko kudeatzailea behar du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko urtarrilaren 8a

Lan eskaintza atera du Aramaioko Argindar Banatzaileak. Urtarrilaren 13ra arte jasoko dituzte eskaerak Udalean.

Argindar enpresaren kudeaketa eramatea izango da eginbehar nagusia: kontabilitatea, zergak, fakturazioa, indarrean dagoen legedia betetzea, bezeroari arreta eskaintzea…

Baldintzak

Bete beharreko baldintzak izango dira:

  • Gradua, diplomatura, lizentziatura edo baliokideak, eta Hizkuntza eskakizuna.
  • Kontabilitatea eta kontuak eramateko gaitasuna.
  • Bulegotika sistemak –ofimatika– eta azpiegitura teknologikoak erabiltzeko gaitasuna.
  • Legeen eta zergen obligazioak betetzeko beharrezko ezagutza.
  • Harremanetarako gaitasuna.

Bestalde, baloratuko dute:

  • Argindar sektoreko enpresetan lan esperientzia izatea.
  • Egungo argindar sektoreko legedia ezagutzea.

Eskaerak egiteko

Eskaera egiteko bi modu daude. Batetik, Lanbide bitartez egin daiteke, eskaintza zenbakia da 162021000184; bestalde, Udalera mezua bidalita. Bidali Kurrikulumak aab@aramaio.eus helbidera.

Epea: urtarrilaren 13a.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak