21. Kulturgura lehiaketak zazpi galdera jasotzen ditu. Gai ezberdinak batzen dituzten galderak dira: historia, euskara, geografia... eta baita, Gorbeialdeko kuadrilla osatzen duten herrietako gaiak ere.
Nola parte hartu
Inprimakia deskargatu eta bete egin behar da. Behin erantzun guztiak markatuta daudenean udaletxean edo Gorbeialdeko Kuadrillako bulegoan entregatu beharko da galdetegia, urtarrilaren 10a baino lehen.
Sariak
Erantzun zuzenak dituztenen artean egingo dute zozketa, urtarrilaren 18an –saridunei jakinaraziko zaie–. Lau sari banatuko dituzte: 100 euroko bi bonu kirol materialean gastatzeko; eta, 100 euroko bi bonu liburu denda batean gastatzeko.