Drag King tailerra egingo dute zapatuan, binarismotik irteteko esperientzia eskainiko duena

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko urt. 5a, 11:34

Queer Thar taldea, Drag King esperientzia adierazten. Argazkia: metropoliabierta.com

Drag King tailerra egingo dute Aramaioko udaletxeko osoko bilkuren aretoan, zapatuan, 10:00etan. Gorbeialdeko Kuadrillako berdintasun sailak antolatutako saioa izango da eta genero binarismotik irteteko esperientzia eskainiko du. Plaza mugatuak egongo direnez aurrez eman beharko da izena.

Tailerra 10:00etatik 14:00etara bitartean izango da, eta aurrez eman beharko da izena berdintasuna@gorbeialdea.eus helbidean. 10 lagunendako lekua egongo da.

Gizon itxura eta jokaera 

Gorbeialdeko berdintasun teknikari Jone Unzagak azaldu du Drag King kontzeptuaren esanahia: "Emakume bezala definitua izan dena gizon itxuraz janztea eta jokatzea litzateke. Askotan, ezagunago egiten zaigu Drag Queen hitza, telebistan eta pelikuletan emakumezkoen irudia hartzen dituzten gizonezkoak ikusi ditugulako. Kasu honetan alderantziz egingo dugu".
Drag King tailerrean maskulinotasuna eraldatzeko behar diren teknikak azalduko dituzte. Itxura, hitz egiteko modua, espazioa eta gorputzaren adierazpena landuko dituzte. "Ez da antzerki-ariketa bat, praktika politiko bat baizik, non jaiotzean emakume gisa diagnostikatutako gorputzak maskulinitatea debekatua izan duten", azaldu du Unzagak. Nori zuzendutako tailerra den galdetuta, zera dio teknikariak: "Euren bizitzako uneren batean emakumeen sozializazioa bizi izan duten pertsonekin egiten dira tailerrak; beraz, jaiotzean emakumea diagnostikatu dituzten orori irekita dago".

Eraman beharrekoak

Tailerrean parte hartuko dutenek eraman beharko dute gizon arropa: galtzontziloak eta baita gizonentzako egindako galtzerdiak ere. "Goitik behera gizon arroparekin jantzi ahal izan behar dira", dio Unzagak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak