Orixol mendizale elkarteak ez du Orixolera irteera antolatuko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko abenduaren 30a

Orixol tontorra 2019ko abenduaren 31n.

Orixol mendizale elkarteak ohar bidez jakinarazi du ez dutela Orixolera mendi irteerarik antolatuko aurten: "Tamalez aurten ez da posible izango ekintza hau talde handian burutzea".

Urtarrilaren 1ean antolatu izan dute Orixolera irteera, nahiz eta iaz abenduaren 31an egin zuten. Aurten, egoerak hala behartuta eta mendi tontorrean jendetzarik ez batzeko Orixol mendizale elkarteak erabaki du irteerarik ez antolatzea.

Hala ere, mendiak arnasgune direla nabarmendu eta gertukoenekin mendira joateko deia egin dute. Hori ba, nabarmendu dute mendian arduraz eta errespetuz ibili behar dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak