Bi peoi kontratatuko ditu Aramaioko Udalak hiru hilabeterako

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko abe. 23a, 18:00

Aramaioko Udalak bi peoi kontratatuko ditu, lanaldi erdian, hiru hilabeterako. Interesa duenak Lanbide enplegu zerbitzuan eman beharko du izena, peoi orokorra kategorian. Abenduaren 27ra arteko epea egongo da.

Espazio eta eraikin publikoen eta espazio berdeen mantenu eta egokitzapena egiteko lanak egingo dituzte, eraikuntza, lorezaintza eta antzeko lanak eginez. Udalak bi peoi kontratatuko ditu zeregin horretarako hiru hilabeteko iraupenarekin eta lanaldi-erdian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak