Irakurle klub feministaren hurrengo saioan Leslie Feinberg aktibistaren eleberriaz hausnartuko dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko abenduaren 18a

Urtarrilaren 18an izango da irakurle klub feministaren hurrengo solasaldia: Mari-mutil handi baten bluesa da aukeratutako eleberria –Leslie Feinberg, 1993–.

Irakurle klub feministaren hurrengo solasaldia Mari-mutil handi baten bluesa liburuaren gainean izango da, urtarrilaren 18an. Interesa dutenek liburua maileguan eskatu ahal izango dute liburutegian; gainera, hurrengo solasaldietarako ere sistema bera erabiltzeko aukera izango dute.

Mari-mutil handi baten bluesa Leslie Feinberg aktibistak idatzitako eleberria da, 1993an –jatorrizko izenburua: Stone Butch Blues–. 1970eko hamarkadako AEBetan kokatzen da nobela, eta Jess Goldberg pertsonaiaren bizitza agertzen da. Genero identitatea da gai nagusia, eta eleberrian agertzen da, besteak beste, garai hartan AEBetan LGBT+ jendearen kontra zegoen errepresio bortitza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak