Gazteei bideratutako tailerrak antolatu dituzte Gabonetarako Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko abe. 18a, 10:01

Ekintzaz beteta egongo dira Gabon egunak. Bestelako Gabonak izango diren honetan, adin tarte guztiei bideratutako egitaraua antolatu dute. Gazteek, esaterako, tailerrak izango dituzte abenduaren 29an eta urtarrilaren 4an.

"Orain arte, umeei antolatutako ekintzak egin izan dira Gabonetan; baina aurten, erabaki dugu gazteei ere euren tartetxoa eskaintzea", azaldu du Kultura teknikari Itxaso Aspiazuk. Hori kontuan hartuta, 12 urtetik gorakoentzako tailerrak egingo dituzte, "eurendako erakargarriak" izango direnak.

'Kangoo jumping'

Egoerara egokitutako tailerrak izango dira: plaza kopurua mugatua izango da eta indarrean dauden segurtasun neurriak errespetatu beharko dira. Gainera, tailerrak aire librean egitea lehenetsiko dute.

Nabarmendu behar da abenduaren 26rako aurreikusita zegoen celograffiti tailerra bertan behera utzi behar izan dutela. Abenduaren 29an, martitzena, kangoo jumping tailerra egingo dute, kiroldegian. Hanketan oinetako berezi batzuk jantzita jauzika koreografia ezberdinak egitea da kangoo jumping delakoa. 17:00etan izango da eta izena eman beharko da, abenduaren 22rako, udaletxean: "Gainera, izena ematerakoan esan beharko du bakoitzak ze oinetako zenbaki duen eta zenbat pisatzen duen; horren arabera, pertsona bakoitzarendako egokienak diren oinetako bereziak ekarriko ditu Jostari enpresak".

'Slackline'

Urtarrilaren 4an, slackline tailerra egingo dute, parkean, 17:00etan. Orekatu elkarteak izango du tailerra antolatzeko ardura: zuhaitz batetik bestera zinta bat jarri eta zinta gainean oreka lortzea izango da helburua. Gazteen abileziak agerian jarriko dituen ekintza izango da. Abenduaren 29a baino lehen eman beharko da izena slackline tailerrean parte hartzeko.

Aipatutako bi tailerrak 12 urtetik gorakoei zuzendutakoak izango dira eta plaza mugatuak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak