Abenduaren 18an Gabonetako bertso saioa egingo dute, kultura etxean, 19:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte interneten. Sarrerak erreserbatu egin behar dira eta egunean bertan leihatilan ordaindu –5 euro–.
Parte hartuko duten bertsolariak dira: Aitor Ugarte eta Xabi Igoa aramaioarrak, eta Aitor Sarriegi eta Oihana Iguaran. Gai jartzaile lanetan Aramaioko bertso eskola ibiliko da.