Argia moztuko dute Aramaioko hainbat auzotan, abenduaren 16an

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko abenduaren 9a

Argazkia: Unsplash.com

Argindar instalazioak hobetzeko helburuarekin egingo dute mozketa Azkoagan, Zabolan, Gureian eta Altzagan.

Datorren abenduaren 16an, eguaztena, argi mozketa egingo dute Aramaioko hainbat auzotan: hain zuzen, Azkoagan, Zabolan, Gureian eta Altzagan.

Ordutegia

Bi txandatan egingo dute mozketa: goizean, 8:30etik 9:30era, eta arratsaldez 17:30etik 18:30era.

Aparatu elektrikoak deskonektatzeko gomendioa

Argia mozketa hau dela eta, gomendatu dute aparatu elektrikoak deskonektatzea. Horrez gain, hornidura abisu barik berreraziko dutela adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak