Gaurtik aurrera, Aramaio eta Arrasate arteko autobus zerbitzua Ospitalearen aurrealdean ere geratuko da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko abe. 7a, 11:01

Aurrerantzean, Aramaiotik Arrasatera doan autobusak eta baita Arrasatetik Aramaiora datorrenak ere geldialdia egingo du Ospitalearen aurrealdean.

Aspaldiko eskaera bati erantzuna eman dio Arabako Foru Aldundiak. Hainbat herritarrek eskatu izan dute Udalean Aramaiotik Arrasatera doan autobusak geldialdia egitea Ospitale aurrealdean. Hala, Aldundiak eman du erantzuna: abenduaren 7tik aurrera, Aramaiotik Arrasatera doan autobusak eta baita Arrasatetik Aramaiora datorrenak ere geldialdia egingo du Ospitalearen aurrealdean.

Aldundiak eskaintzen duen ArabaBus zerbitzuko hirugarren lineari dagokio aldaketa. Lanegunetan orduero eskaintzen du zerbitzua, eta, orain arte izan dituen sei geltokiez gain, aurrerantzean zazpi izango ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak