Emanaldira 70 bat pertsona joan ziren eta han batutako dirua bideratu dute proiektura, Izaskun Arriaran aramaioarraren bitartez. Itsas Salbamendu Humanitarioko kide da Arriaran erizaina, eta Aita Mari itsasontzian ibiltzen da boluntario lanetan. Mediterraneoko migrazio-krisia modu gordinenean bizi dutenei laguntzeko izango da.