'Egunean behin' jokoko sariak banatu dituzte Aramaion ere

Jone Olabarria 2020ko abe. 5a, 13:56

Aramaioko Egunean behin jokoko taldeak 173 partaide ditu, eta, hain zuzen ere, asteon jakinarazi dute zeintzuk izan diren azken hilabeteetako irabazleak, baita Euskaraldiko edizio bereziko garaileak ere, eta denetan pertsona bakarra gailendu da: Gillen Agirre Arriolabengoa.

Antolakuntzatik azaldu dutenez, "azken bi hilabeteotan oso emaitza onak lortzeak" eraman du Agirre hiru sariak eskuratzera; urriko, azaroko eta Euskaraldiko sariak.

Hala, Euskaraldiko material sorta, aukerako edozein kultur emanalditarako bi sarrera eta Aramaioko jatetxeren batean bi lagunendako otordua irabazi ditu. Herritarren parte hartzea eskertzeko, zozketa bidez sarituak izan dira Gorka Astondoa, Andere Arriolabengoa, Olatz Altuna eta Ainhoa Vilches.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak