Manifestazio zaratsua egingo dute gaur Aramaion, 18:00etan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko aza. 25a, 09:43

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da gaur, aldarrikapen eguna; bada, Aramaion manifestazio zaratatsua egingo dute arratsaldean, kultura etxean hasita.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da gaur. Aldarrikapen eguna da, baita Aramaion ere; bada, manifestazio zaratatsua egingo dute kultura etxean hasita, 18:00etan. Zarata egiteko tresnak norberak etxetik eramateko eskatu dute.

Udalak, Itur-zuri elkarteak eta Aramaixoko mugimendu feministak egitarau zabala antolatu dute elkarlanean Azaroaren 25aren bueltan.

'Zer dira indarkeria matxitak?' erakusketa

Erakusketa zabalduko dute kultura etxean. Gorbeialdeko kuadrillak egindako kanpaina bereziko ilustrazioak jarriko dituzte ikusgai: Zer dira indarkeria matxistak? Ilustrazio bidez indarkeria matxista sortzen, mantentzen eta iraunarazten duten egiturak zeintzuk diren azalduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak