Interesdunek lehiaketa hasiera-eguneko gauerdira arte izango dute izena emateko aukera, info@arabaxpress.com helbidera idatzita. Ikus-entzunezko piezak antolakuntzak emandako gai jakin bat oinarri hartuta egin beharko dira. Gai hori ostegunean bertan, 18:00etan, bi sare sozial horietan jakinaraziko dute antolatzaileek, @araxpress kontuaren bidez. Informazio gehiago, Udalaren webgunean eta Arabaxpress webgunean.