Panpa belar landare inbaditzaileak non dauden jakin gura du Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko azaroaren 18a

Argazkia: espores.org

Panpa belarra lokalizatu nahi du Udalak, ondoren auzolanean kentzeko. Norbaitek landare inbaditzailea zein txokotan dagoen baldin badaki Udalera dei dezala.

Panpa belarra landare inbaditzailea da. Orain dela urte batzuk horiek kentzeko ahalegina egin zuten Aramaion; baina, orain, berriro ere agertu dira. Udalak, dagoeneko, badaki non dauden horietako batzuk. Hala ere, deialdia egin du norbaitek panpa belarra non dagoen jakinez gero Udalean jakinarazteko.

Udalak auzolana egin gura du belar horiek kentzeko; aurretik, baina, ahal diren gehienak lokalizatu nahi dituzte. Informazioa duenak udalera dei dezala –945 445 016– edo mezua idatz dezala –udala@aramaio.eus– eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak