Kultura etxeko teilatua konpontzen dabiltza Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko azaroaren 13a

Aramaioko Udalak hainbat lan egingo ditu kultura etxean eta San Martin eskolan. Dagoeneko hasi dira kultura etxean egin beharreko lanekin: teilatua konpontzen dabiltza.

Kultura etxean teilatua konponduko dute, eta baita barruko eskaileren hormak ere. "Liburutegi aldean hezetasun arazoak zeuden, eta horiek izango dira konponduko dituztenak", azaldu du Lierni Altuna alkateak. Lan horiek egiteko 34.426,88 euroko aurrekontua dauka Udalak. Arabako Diputaziotik obra txikien lerrotik jasoko du dirulaguntza Udalak; 22.574,78 eurokoa izango da laguntza, hain zuzen.

Eskolako lanak

Eskolako lanak, aldiz, laster hasiko dituzte. Musika gela eta ondoko biltegia batu egingo dituzte, eta gela bakarra osatuko dute. Horrez gain, kanpoko aldean gela berria egokituko da garbiketarako materiala gorde ahal izateko. 26.263,98 euroko aurrekontua dute lanek; Jaurlaritzatik 16.370,51 euroko laguntza jasoko du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak