Orri-markagailuen lehiaketako lanak azaroaren 26ra arte aurkez daitezke

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko aza. 9a, 15:09

Lanak folio batean edo kartoi-mehe batean aurkeztu beharko dira, Gorbeialdeko Kuadrillako bulegoan, Udal bulegoan edo liburutegian. Sei kategoria bereiziko dituzte, eta kategoria bakoitzeko hiru sari banatuko dituzte.

Gorbeialdeko Kuadrillak orri-markagailuen lehiaketa jarri du abian. Lanen marrazkia, leloa edo testuaren gaia librea izango da. Lanak folio edo kartoi-mehe batean aurkeztu behar dira, ondorengo neurriekin: 4,5 x 21 zm –alde bakarretik eta bestelako oinarri batean itsatsi gabe–. Ez dituzte bestelako neurririk onartuko.

Lanak aurkeztu beharko dira azaroaren 26rako Kuadrillako bulegoetan, edo kuadrilla osatzen duten udalerri bakoitzeko bulegoetan edo liburutegietan; bai eskutik eskura emanda, eta baita ziurtatuko postaz bidalita ere.

Sei kategoria

Sei kategoriatan banatu dute lehiaketa:

  • Benjaminak: 2 urtetik 5era bitartekoak –2015-01-01etik 2018-12-31ra jaiotakoak–.
  • Kimuak: 6 urtetik 10era bitartekoak –2010-01-01etik 2014-12-31ra jaiotakoak–.
  • Haurrak: 11urtetik 14ra bitartekoak –2006-01-01etik 2009-12-31ra jaiotakoak–.
  • Gazteak: 15urtetik 17ra bitartekoak –2003-01-01etik 2005-12-31ra jaiotakoak–.
  • Helduak: 18 urtetik 65era bitartekoak –1955-01-01etik 2002-12-31ra jaiotakoak–.
  • Senior: 66 urtetik aurrerakoak –1954-12-31 baino lehen jaiotakoak–.

Hiru sari banatuko dituzte kategoria bakoitzeko: 150 euroko lehenengo sari bat; 100 euroko bigarrena sari bat; eta, 60 euroko hirugarren saria.Benjaminetan eta seniorretan 40 euroko sari bakarra egongo da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak