Maitasun erromantikoaren ideia du gaitzat kanpainako laugarren ilustrazioak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko aza. 5a, 15:16

Gorbeialdeko Kuadrillak Zer dira indarkeria matxistak? kanpainako laugarren ilustrazioa maitasun erromantikoaren ideia oinarri hartuta egin du.

Maitasuna eraikitzeko dagoen moduak sozialki, ekonomikoki eta politikoki antolatzeko moduarekin zerikusia duela azaldu nahi dute kanpainako laugarren ilustrazioarekin.

Gaineratu dute maitasun erromantikoaren ideia ondorengo mitoetan oinarritzen dela: laranja erdiaren mitoa, esklusibotasunaren mitoa eta iraunkortasunaren mitoa; era berean, mito horiek beste jardunbide batzuk sortzen dituztela: monogamia, bikotean bizitzea, ezkontza, etab. Mito horiek emakumeei eta gizonei ez zaizkiela era berean transmititzen salatu nahi dute.

Ondorioz, maitasun erromantikoaren ideiak bikote-harreman desorekatuak eta biolentoak bultzatzen dituela salatu dute kanpainarekin, eta hori da Elisabeth Perez ilustratzailearen irudiak islatzen duena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak