Taldekako kirol jardueretan sei laguneko taldeak egingo dituzte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko azaroaren 5a

Azken dekretuaren arabera, kirol instalazioak erabiltzeko araudia aldatu egin da. Aramaioko kirol jardueren kasuan, taldeka egiten diren jardueretan, gehienez sei laguneko taldeak izango dira.

Urriaren 26ko dekretuaren arabera kirol instalazioak erabiltzeko araudia aldatu egin da. Araudi hori kontuan hartuta, Aramaioko Udalak eskaintzen dituen kirol ikastaroetan izango duen eragina ondorengoa izango da:

  • Edukiera baimendutakoaren gehieneko edukieraren %50a izango da.
  • Taldeka ematen diren ekintzetan, taldeko, gehienez 6 lagunek parte hartu ahal izango dute; gehieneko edukiera %50ekoa izango da; alde berean talde bat baino gehiago egon daitezke; ez da onartuko taldeen eta horien arduradunen arteko harremanik, eta arduradun bat egon daiteke talde batekin baino gehiagorekin.
  • Jarduera fisikoa maskararik gabe egin daiteke –atsedenaldietan eta joan-etorrietan maskara derrigorrezkoa da– baldin eta 1,5 metroko gutxieneko segurtasun distantzia bermatzen bada.
  • Kirol instalazioetan eskola kirola eta kirol federatua bakarrik baimentzen da, dekretuan adierazten diren neurriekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak