Orain ardura herritarren ekimenaren mozioa onartu du Udalbatzak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko aza. 3a, 15:21

Argazkia: twitter.com

Orain ardura herritarren ekimenak aurkeztutako mozioa onartu zuen Udalbatzak, aldeko 7 botorekin eta aukako boto bakarrarekin. Pandemia garaian gizartea erantzukizunez jokatzen ari dela dio ekimenaren adierazpenak, eta horren aurrean zera eskatzen dute:

  • Aramaioko Udalak Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari eskatzea, krisiaren ondorioak arintzen laguntzeko, handitu dezatela oinarrizko gizarte-zerbitzuetako eta krisiak eragindako sektoreendako laguntzetarako aurrekontu-partidak, eta, horretarako, AHTaren obretarako eta proiektuetarako erabiltzen diren funts publikoak erabil ditzatela, gelditu egin beharko liratekeenak.
  • Hartutako erabakien berri ematea Espainiako Gobernuko sustapen ministroari, Eusko Jaurlaritzari eta komunikabideei.

EAJko zinegotziak adierazi zuen mozioaren aurkezpenean adierazitakoarekin ados egon arren, ez dagoela ados mozioan eskatzen diren erabakiekin, eta horregatik bozkatu zuen aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak