Indarkeria matxistatik libre egongo den jendartea eraikitzeko konpromisoa hartu du Udalbatzak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko aza. 3a, 15:08

Urriko osoko bilkuran aho batez onartu zuen Aramaioko Udalbatzak azaroaren 25aren harira aurkeztutako adierazpen instituzionala.

Udalbatzak aho batez onartu zuen azaroaren 25aren harira aurkeztutako adierazpen instituzionala. Indarkeria matxistatik libre egongo den jendartea eraikitzeko konpromisoa berretsi zuten osoko bilkuran izandako zinegotziek. Hauek dira hartutako konpromisoak:

  • Prebentzio, sentsibilizazio eta arreta zerbitzuen funtzionamendu egokia eta indarkeria matxistaren aurreko erantzuna mantentzea eta lehenestea, zerbitzu hauek funtsezko zerbitzuak direla bermatuz. Eta zerbitzu hauek sendotzen eta hobetzen joatea udalaz gaindiko erakundeekin batera.
  • Ekimen kolektiboei laguntza eman –laguntza-taldeak, plataformak eta mugimendu feministak–, hartara bizirik irtendako emakumeek indarkeria horri buruzko kontakizun kolektiboa landu dezaten eta hautsitako eskubideak zein erreparazioa aldarrika dezaten.
  • Elkarlanean jardun mugimendu feministako ordezkariekin, adituekin eta indarkeria matxistatik bizirik irtendako emakume biktimen kolektibo eta elkarteekin.
  • Azaroaren 25aren bueltan egon daitezkeen ekintzetan parte hartzera animatzea herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak