Ehorzketa lanen udal tasa igotzea onartu du Aramaioko Udalbatzak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko aza. 2a, 09:53

Argazkia: unsplash.com

Aramaioko Udalbatzak erabaki du Udal zerga guztiak daudenetan uztea, eta tasen kasuan, bakarra igotzea: hilerrikoa. Kontuan hartuta 2008tik ez dela tasa igo, proposatu dute 2008tik gaur arteko KPI-a igotzea: %13,27ko igoera, hain zuzen. Gainera, ehorzte zerbitzuen ordutegia eta egutegia ere zehaztu dituzte.

Aurtengo KPIa negatiboan dagoela kontuan hartuta – -0,16– ogasun batzordeak ordenantza bakarrean proposatu zuen tasa igoera: hilerriko tasa.

%13,27ko igoera

Momentu honetan ehorzketak Udalari suposatzen dion kostua kobratzen da bakarrik eta hori aldatu beharra ikusi dute. "Kontuan izanda 2008tik tasa ez dela igo eta ez dela lan erraza, proposatzen da ehorzketa lanei duintasuna emateko 2008tik gaur arteko KPIa igotzea", azaldu zuen Lierni Altuna alkatea. Eustat-en arabera %13, 27ko igoera egon da 2008ko irailetik 2020ko irailera arte. Hori kontuan hartuta zera proposatu eta onartu zuten aho batez:

  • Hil kutxen kasuan, orain arteko 128,18 euroko kostua 145,19 euroko kostua izatea aurrerantzean.
  • Errautsen ontzien kasuan, orain arteko 49,92 euroko kostua 56,54 euroko kostua izatea aurrerantzean.

2021eko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko dute igoera.

Ordutegia eta egutegia

Ogasun batzordeak proposatuko tasen igoeraz gain, zerbitzuen batzordeak proposatu zuen ehorzketa zerbitzuaren araudia aldatzea. "Langileen lan baldintzak duinak izateko", ordutegian eta egutegian zehaztapen batzuk egin beharra ikusi dute.

  • Udako ordutegian, maiatzaren 1etik irailaren 30era, ehorzketa lanak beranduenez 19:30ean hasiko dira.
  • Neguko ordutegian, urriaren 1etik apirilaren 30era, ehorzketa lanak beranduenez 18:00etan hasiko dira.
  • Igande eta jai egunetan ez dira ehorzketa lanik egingo.

Zerbitzuen batzordeak proposatutakoa aho batez onartu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak