Jubilatuen elkarteak ez du aurtengo urteko kuotarik kobratuko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko urr. 29a, 14:00
Jubilatuak kartetan. Argazkia: artxiboko irudia.

Alaiak jubilatuen elkartearen egoitzako ateak itxita jarraituko dute; ondorioz, erabaki dute 2020ko urteari dagokion kuota ez kobratzea.

Nabarmendu dute euren asmoa urrian elkartea zabaltzea zela, eta hori horrela egitea Udalarekin adostuta zutela. Azken egunetako egoerak, baina, ez du ahalbidetzen egoitza zabaltzea eta itxita mantenduko dute abisu berria jaso arte. 

Podologia zerbitzua

Salbuespena izango da podologia zerbitzua: hileko bigarren eguenean etorriko da podologoa zerbitzua eskaintzera elkartera. Hitzordua hartu behar da zerbitzua erabili ahal izateko.

Loteria: 84296 zenbakia

Alaiak elkarteko zuzendaritza batzordeak, bestalde, erabaki du loteria hartzea. Iaz jasotakoarekin hartu dute, bazkideko 3 euro: 84296 da loteria zenbakia. Gainera, kantu tailerrarekin eta euskara ikastaroarekin aurrea egitea erabaki dute. Oraindik ere izena emateko aukera dago bi jarduera horietan.

Euskaraldia

Jubilatuen elkarteak, gainera, Euskaraldian parte hartzeko konpromisoa hartu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak