Etxetik kristalezko poteak eramateko eskatu dute, Gaba Baltz beldurgarria egiteko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko urr. 29a, 10:54

Aramaioko Txirritola euskara elkarteak modu berezian ospatu gura du Gaba Baltza. Horretarako, herriko gaztetxoak animatu gura dituzte bihar, barikua, egingo duten jaian parte hartzera.

Etxean izan ditzaketen kristalezko poteak hartu, gura duten moduan apaindu eta kultura etxera joateko dei egin dute. Kultura etxean kandela bat jasoko dute kristalezko potearen barruan jartzeko, modu horretan herriko kaleak apaintzeko. Urriaren 30ean, barikua, 17:30erako egin dute hitzordua kultura etxean.

Ipuin kontaketak eta bideo emanaldia

Gainera, etxetik eramandako arropa edo izara zaharrekin mozorroa prestatuko dute. Behin mozorroak eta kandelak prest dituztenean, Arabazan taldeak ipuinak kontatuko ditu herriko kaleetan; eta, bukatzeko, bideo lehiaketara aurkeztu diren lanen emanaldia eta sari banaketa egingo dute kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak