UEMAk web atariaren bitartez eskainiko du 'Merkataritza euskaraz' kanpaina

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko urr. 27a, 11:00

Merkatarientzat eta ostalarientzat hainbat baliabide euskaraz eskaintzea da kanpainaren helburua. Aurtengo osasun egoerak guztiz baldintzatu du kanpaina: atez ate eskaini beharrean zerbitzua web atariaren bitartez eskainiko dute.

Merkatariek eta ostalariek erabiltzen dituzten kartelak, menuak, oharrak, faktura takoak... baliabide horiek guztiak euskaraz eskaintzea da kanpainaren helburua. Bisitak egin beharrean, aurten web atariaren bitartez eskainiko dute zerbitzua.

Erabiltzeko bi modu daude

UEMAko atarian daude ikusgai kartelak eta irudiak. Bi modutara erabil daiteke: bertan dauden euskarriak deskargatu eta inprimatu ditzake erabiltzaileak; edo, formulario bete eta establezimenduan jaso ahal izango dituzte euskarriak, plastifikatuta.

Pertsonalizatzeko aukera

Orain arte moduan, oharrak pertsonalizatzeko aukera ere egongo da, eta baita norberak nahi duen irudia erabiltzeko aukera ere.

Informazio gehiago nahi duenak Aramaioko udaletxean eska dezake edo euskara@aramaio.eus helbidera idatzi dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak