Puro Relajo taldeak emanaldia eskainiko du urriaren 31an, zapatua, 17:30ean Aramaioko kiroldegian. Aurtengo Jubilatuen Eguna ez denez ospatuko, egun horretarako antolatu duten emanaldian lehentasuna izango dute herriko jubilatuek.
Sarrerak 5 euroren truke
Sarrerak erosteko lehentasuna izango dute. Hala, gaur hasi eta urriaren 23ra arte, egubakoitza, erosi ahal izango dituzte sarrerak jubilatuek. Aramaioko udaletxean erosi behar dira sarrerak, 5 euroren truke. Pertsona bakoitzak 4 sarrera erosi ahal izango ditu, gehienez.
Gainontzeko herritarrek, datorren astean
Gainontzeko herritarrek urriaren 26tik urriaren 30era bitartean erosi ahal izango dituzte sarrerak.
Dirua Aita Mari proiekturako
Batutako dirua Aita Mari proiektura bideratuko dute.
Ekitaldiak edukiera mugatua izango du eta Segurtasun Sailak ezarritako neurriak bete beharko dira.