Urrezko binakako harri-jasotze txapelketa jokatuko dute lehenengo, Gruas Iru saria. Urdax Magunazelaia eta Jon Irañeta lehiatuko dira, nor baino nor gehiago. Erabiliko dituzten harriak izango dira: 175 kiloko laukizuzena, 138ko kubikoa, 100 kiloko zilindro zaharra eta 100 kiloko bola.
3. mailako aizkolariak
Harri-jasotze saioa bukatutakoan aizkolarien txanda izango da. Euskadiko aizkolari txapelketa jokatuko dute, 3. mailari dagokiona. Luis Polanco, Beñat Amade, Mikel Agirre, Aitor Urteaga, Axel Larrañaga, Iñigo Landa, Unai Zabala, Julen Aranberri Elorriaga II.a, Ibai Soroa, Iker Gorriti eta Oier Larretxea lehiatuko dira.