Azaroaren 9ra arte egongo da ikusgai udaletxean Ibarrako hiri berrikuntzako plana

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko urr. 17a, 08:00

Ibarrako hiri berrikuntzako plan bereziari hasierako onarpena emanda, herritarrendako ikusgai dago plana azaroaren 9ra arte.

Udalaren azkeneko osoko bilkuran, Ibarrako hiri berrikuntzako plan bereziari hasierako onarpena eman zitzaion. Hala, dagoeneko argitaratu dute Arabako aldizkarian, eta, hori horrela, udaletxean ikusgai dago plana.

Azaroaren 9ra arte egongo dira ikusgai Ibarrako hiri berrikuntzako plan bereziaren nondik norakoak udaletxean. Udaletxeko bulego ordutegian joan beharko da plana ikustera eta alegazioak egitera. Goizez 09:00etatik 14:00etara eta eguazten arratsaldeetan 16:30etik 18:30era bitartean.

Kontsulta daitezkeen hainbat dokumentu jarri dituzte ikusgai herritarren eskura –Aramaio.eus atarian ere kontsulta daitezke–: Ibarrako birgaitzerako plana-memoria, planoak, hizkuntza inpaktuaren ebaluazioa, generoaren araberako ebaluazioa eta arau partikularra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak